XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bapatean zeruan aingeru bat agertu zan.

Han gertatutako guztia ikusi eban eta pinu gizajoaz errukitu egin zan.

-Ez zaitez estutu esan eutsan aingeruak

Neuk lagunduko deutsut.

Nire lagun izarrei zure adarretan jarteko esango deutset eta holan, Jesus umeari argia emon ahal izango deutsazu.

-Eskerrik asko! esan eutsan pinuak poz-pozik.

-Eta gainera jarraitu eban aingeruak, zure argiak Jesus umea ikustera datozan guztiei bidea erakusteko balioko dabe.

Pinua pozez zoratzen egoan.

Esan bezela bapatean pinuaren adar guztiak izarrez bete ziran eta estalpe ingurua argi disdiratsu batek argitu eban.

Jose, Maria eta baita Jesus umeak ere pinuari begiratu eta irribarre egin eben.

Asko gustatu jaken pinuaren oparia.

Guztietan poz handiena ebana, halan ere, pinua bera zan.

Jesus umea ikustera joan ziran bidaiari guztiak pinu argitsuari begira aho zabalik gelditu ziran.

Eta hain polita iruditu jaken guztiak, euren etxeetara itzuli ziranean, pinu distiratsu bat jarri eben Belengo ume jaiobarriaz eta zuhaitz distiratsuaz gogoratzeko.

Gaur egun etxean jarten dogun zuhaitza ere Belenen, estalpe ondoan egoan zuhaitza gogoratuz jarten dogu.